EIZIE Badu Badan: «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra

2013 Otsaila 19
EIZIE Badu Badan: «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra

2013ko urtarrilaren 29an, EIZIEk eta Galtzagorri elkarteak Gure gaztetxoak itzultzaile handiak tailerra antolatu zuten Badu Bada erakusketan. Orixe ikastolako neska talde bati ipuin bat itzultzea proposatu genien, gaztelaniatik euskarara: Orejas de Mariposa / Tximeleta-belarriak. Saioa girotzeko, Patxi Zubizarretak liburuen izenburuak itzultzerakoan gertatzen diren aldaketa eta bitxikeriez hitz egin zien parte-hartzaileei, bere liburuen adibideak aipatuz. Ondoren, Fernando Reyk lanean jarri zituen ikasleak, binaka. Haiek testua itzuli ahala, Reyk iruzkinak egin zizkien, eta, kasu batzuetan, berak nola eta zergatik itzuli zuen adierazi.