Urrezko Bibliotekako beste bi libururen aurkezpena
Urrezko Biblioteka bildumako beste bi liburu aurkeztuko dituzte datorren asteartean, otsailak 12, goizeko 11:30ean, Donostiako Udal Liburutegian. Madame Bovary, Gustave Flaubert. Itzultzailea: Patxi Apalategi Gure garaiko heroia, Mikhail Jurievitx Lermontov. Itzultzailea: Jose Morales Belda
Parte-hartzaileak: Bakartxo Arrizabalaga (EIZIEko lehendakaria), Jokin Azkue (Euskara Sustatzeko Zuzendaria), Patxi Apalategi (itzultzailea) eta Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar argitaletxeko editorea).
Madame Bovary - Gustave Flaubert eta Patxi Apalategi (itzultzailea)
Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary: Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets idilikoen gauzatzea; alabaina, amoranteak bertan behera utzita eta zorrak itota, bere burua artsenikoz pozoituko du emakume etsiak.
Gure garaiko heroia - Mikhail Jurievitx Lermontov eta Jose Morales Belda (itzultzailea)
Gure garaiko heroia 1838tik 1840ra bitartean idatzitako menturazko nobela psikologikoa da. Bost narrazio biltzen ditu (Bela, Maxim Maximitx, Taman, Meri printzesatxoa eta Fatalista) eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasoan gertatutakoen berri ematen digu Lermontovek. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan.