"Gure gaztetxoak itzultzaile handiak" tailerra Badu Badan

2013 Urtarrila 24
"Gure gaztetxoak itzultzaile handiak" tailerra Badu Badan

EIZIEk eta Galtzagorri Elkarteak 10-11 urteko neska-mutilentzako itzulpengintza tailerra antolatu dute Badu Bada erakusketan: Gure gaztetxoak itzultzaile handiak . Patxi Zubizarretak eta Fernando Reyk jardungo dute gaztetxoekin lanean. 2013ko urtarrilaren 29an izango da tailerra, 17:00etatik 19:00etara, San Telmo museoan. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena, Galtzagorri Elkartean, galtzagorri@galtzagorri.org helbidera idatzita. Gehienez 20 lagunentzako lekua izango da, doan, eta izen-emate epea urtarrilaren 28an itxiko da.

10-11 urteko neska-mutilak gonbidatu ditugu ipuin bat itzultzera: Orejas de mariposa / Tximeleta-belarriak (Idazlea: Luisa Aguilar; Ilustratzailea: Andre Neves; Itzultzailea: Fernando Rey; Argitaltxea: Pamiela-Kalandraka). Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzaileak saioa girotuko du, eta Fernando Rey itzultzaileak lanean jarriko ditu gaztetxoak: ipuinaren gaztelaniazko bertsioa pantaila batean dutelarik euskarara itzultzen lagunduko die.