Artikulua 2tzuL-en: "Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen", Alfontso Mujika

2013 Urtarrila 15
Artikulua 2tzuL-en: "Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen", Alfontso Mujika

Alfontso Mujika Etxeberriaren artikulu bat argitaratu dugu 2tzuL-en, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen . Honela dio Mujikak artikuluaren sarreran: Ez da siglen gaia berria plaza honetan. 2008an, Irene Arraratsek lan luze bat argitaratu zuen Siglen deklinabidea izenburupean. Oraingo honetan, han zehaztutako puntu batzuk berriro agertuko dira, eta, alde horretatik, ez da berrikuntza handirik izango. Hala ere, egunerokoan nabari da —nabari dut— siglak oraindik zalantza-iturri gertatzen zaizkiela —zaizkigula—, batzuetan, itzultzaile eta idazleoi. Horregatik, eskema bat eta irizpide-sorta bat plazaratzea da lantxo honen helburua, inori lagungarri gertatzen bazaio (edo, bestela, eztabaidagai izatea da helburua, inori eztabaidagarri gertatzen bazaio).