Itzultzaileentzako informatika ikastaroaren kronika

2012 Azaroa 28
Itzultzaileentzako informatika ikastaroaren kronika

Azaroaren 13an eta 15ean, Itzultzaileentzako informatika ikastaroa antolatu zuen EIZIE elkarteak. Eskolak UEUn izan ziren, Markeskoa jauregian. Irakaslea, Gotzon Egia. Ordenagailuaren ahalbideak nola erabili ikasi zuten, itzultzailearen zereginak errazteko edo arintzeko: informazioa bilatzen, testuak moldatzen eta maneiatzen, artxibategiak eta karpetak antolatzen, eta lana segurtasunez egiten eta gordetzen, besteak beste.