PETRA bilgunearen literatur itzulpenari buruzko gomendioak

2012 Urria 29
PETRA bilgunearen literatur itzulpenari buruzko gomendioak

2011ko abenduaz geroztik, literatur itzulpenari loturiko 70 erakunde inguruk Europako literatur itzulpenari buruzko gogoeta egin dute. PETRA du izena 34 herrialdetako erakundeok osatzen duten bilguneak. Esan bezala, literatur itzulpenaren egoerari buruzko gogoeta egin dute, bai eta literatur itzulpena sustatzeko jarduera-plan bat garatu beharraz eztabaidatu ere.

Gogoeta eta eztabaidaren fruituak argitaraturik dira Towards New Conditions for Literary Translation in Europe - The PETRA Recommendations izeneko argitalpenean. Hainbat arloren inguruko gomendioak jasotzen dira bertan:

  • Literatur itzultzaileen hezkuntza eta formazioa
  • Copyright-a eta e-eskubideen kudeaketa
  • Kultur egoera eta ikusgaitasuna
  • Edizio- eta merkatu-politika
  • Literatur itzultzaileen egoera ekonomikoa eta soziala

Itzulpenaren esparruko profesionalei, editoreei, irakasleei, egileei, kritikariei… zuzendutako gomendioak dira, eta sarean eskuragarri daude hiru hizkuntzatan: