Literatur itzulpengintzaren prestakuntzari buruzko txostena argitaratu du CEATLek
CEATLek literatur itzulpengintzaren unibertsitate-formazioari buruzko inkestaren emaitzak argitaratu ditu, Formations universitaires à la traduction littéraire txostenean.
Inkesta baten bidez, CEATL osatzen duten elkarteen herrialdeetan arloko formazio akademikoa zertan den aztertu da, eta han-hemen bildutako itzulpen-ikasketeten programen antzekotasunak eta aldeak agerian jarri dira. Nabarmentzen diren joerei erreparatu eta gogoeta eragitea da elkartearen asmoa, gomendagarri izan daitezkeen praktikak zerrendatzeaz gainera.
CEATLen baitan Formazioaz arduratzen den taldearen fruitua da lana. Honako kideak izan dira egileak: Katarína Bednárová (Koordinatzailea), Anne Damour, Ildikó Lőrinszky, Françoise Wuilmart, Vincenzo Barca, Lluís Maria Todó.
CEATLen webgunean argitaratu da txostena (oraingoz, frantsesez baino ez)