Literatura Unibertsaleko bi libururen aurkezpena

2012 Urria 17
Literatura Unibertsaleko bi libururen aurkezpena

EIZIE elkarteak, eta Alberdania , Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroko lehen bi liburuen aurkezpenera gonbidatu nahi zaituzte: Nire amaren autobiografia, Jamaika Kincaid. Itzultzailea: Alberto Martínez de la Cuadra. Benito Cereno eta Billy Budd, marinela, Herman Melville. Itzultzailea: Jose Ramon Vazquez. Ekitaldia Donostian izango da, urriaren 19an (ostirala), Donostiako Udal Liburutegian, eguerdiko 12:00etan.

Aurkezpenean, mahaikide hauek parte hartuko dute:

  • Begoña Muruaga, Euskara Sustatzeko Zuzendaria
  • Alberto Mtnez. de la Cuadra, itzultzailea
  • Jose Ramon Vazquez, itzultzailea
  • Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEko lehendakaria
  • Inazio Mujika Iraola, Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen ordezkaria