Literatura Unibertsaleko bi libururen aurkezpena
EIZIE elkarteak, eta Alberdania , Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroko lehen bi liburuen aurkezpenera gonbidatu nahi zaituzte: Nire amaren autobiografia, Jamaika Kincaid. Itzultzailea: Alberto Martínez de la Cuadra. Benito Cereno eta Billy Budd, marinela, Herman Melville. Itzultzailea: Jose Ramon Vazquez. Ekitaldia Donostian izango da, urriaren 19an (ostirala), Donostiako Udal Liburutegian, eguerdiko 12:00etan.
Aurkezpenean, mahaikide hauek parte hartuko dute:
- Begoña Muruaga, Euskara Sustatzeko Zuzendaria
- Alberto Mtnez. de la Cuadra, itzultzailea
- Jose Ramon Vazquez, itzultzailea
- Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEko lehendakaria
- Inazio Mujika Iraola, Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen ordezkaria