TRALIMA sinposioa EHUko Farmazia Fakultatean

2012 Urria 10
TRALIMA sinposioa EHUko Farmazia Fakultatean

EHUko TRALIMA (TRAducción, LIteratura y Medios Audiovisuales) izeneko ikerketa taldeak antolaturik, urriaren 18an sinposio bat egingo da Gasteizko Farmazia Fakultateko Gradu Aretoan, goizeko 09:30etik arratsaldeko 19:30era. Sarrera doan

Sinposioan landuko diren gai nagusiak hauek dira:

  • Europa mailan Literaturako eta Ikus-entzunezko Itzulpengintzaren barruan gaur egun jorratzen ari diren ildoak
  • Gure inguru hurbilagoan orain arte egin diren eta egiteko dauden ikerlanei buruzko hausnarketa
  • Aurrerantzean jorratu beharreko ildoen nondik-norakoak

Gonbidaturiko hizlariak:

  • Frederic Chaume (Universitat Jaume I, Castelló)
  • Jorge Días Cintas (Imperial College, Londres)
  • Manuela Carvalho (TETRA, Centro de Estudos Comparatistas, Lisboa)
  • Micaela Muñoz (Universidad de Zaragoza)