Zinpeko itzultzaileen eta interpreteen habilitazioa (eu-en-eu eta eu-fr-eu)
Eusko Jaurlaritzak bi ebazpen bideratu ditu, bata euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako eta bestea euskaratik frantseserako eta frantsesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioak lortzeko probetarako deialdia egiteko.
Gaur, irailaren 12an, argitaratu dira biak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena eta Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena.
EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena eta Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskaratik frantseserako eta frantsesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena.
Deialdi batean nahiz bestean eskabideak deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik egutegiko hamar (10) eguneko epean aurkeztu behar dira.