«Tartuforen itzulpenaz gogoetan» artikulua Langintza Xeheki atalean
Juan Martin Elexpururen Tartuforen itzulpenaz gogoetan artikulua argitaratu du EIZIEk Langintza Xeheki atalean.
Literatura Unibertsala bildumarako itzuli zuen Juan Martin Elexpuruk Moliéreren Tartufo antzezlana, 2008an.
Itzulpen hartaz zerbait idazteko eskaturik itzultzaileari, zergatik itzuli zuen bertsoan eta ez prosan kontatuko digu, batik bat, "Tartuforen itzulpenaz gogoetan" artikuluan, eta, bidez batez, bertsoan itzultzearen saminak eta atseginak ere azalduko dizkigu.