"Gaztelania xede IV" mintegia egin du EIZIEk
2012ko uztailaren 3an eta 4an, Gaztelania xede IV mintegia antolatu zuen EIZIEk Bilbon, Idoia Santamaría irakaslearekin. Gai ugari izan zituzten hizpide eskoletan: euskal toponimoen erabilera gaztelaniazko testuetan, genero-kontuak, puntuazioaren gorabeherak, ordena eta kohesioa, kolokazioak, lokailuen erabilera, erregistro-arazoak, jatorrizkotik hurbilegi edo urrunegi emandako itzulpenak, itzulpen desegokiak, aditz huts batzuen erabilera gehiegizkoa, ortotipografia-kontu batzuk Ikus mintegiaren kronika .