"Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroaren berri

2012 Uztaila 5
"Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroaren berri

Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa abiatu berria dela eta, «Literatura Unibertsala itzultzen» izeneko ikastaroa prestatu zuen EIZIEk UEUrekin elkarlanean, bildumaz eta, oro har, literatura-itzulpengintzaz gogoeta egiteko asmotan. Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan (Markeskoan) izan zen, 2012ko ekainaren 26tik 27ra. Twitterren ez ezik, zenbait hedabidetan ere jaso zuten ikastaroaren berri. Ikus hemen .