"Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroa Twitterren

2012 Ekaina 22
"Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroa Twitterren

Dakizuenez, EIZIEk, UEUrekin elkarlanean, Literatura Unibertsala itzultzen izeneko ikastaroa antolatu du (ekainak 26-27). Izena emateko epea hasi eta gutxira bete egin zen ikastaroa. Hori dela eta, elkarteak erabaki du ikastaroa Twitter bidez zabaltzea.

Horretarako, kontu bat ireki dugu Twitterren: @LitUnib. Kontu horrekin bat egitea aski izango duzu ikastaroaren berri zuzenean izateko.