Zuzenbide Corpusa (ZCP)
Iturria: EHU Zuzenbide Corpusa Euskara Institutuaren ekimena da, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiarekin lankidetzan garatua. Corpus honen helburua da euskara juridikoaren eragile nagusiek sortutako testuak eskuragarri jartzea, euskarazko prosa juridikoa finkatzen laguntzeko.
Horretarako, 2000. urteaz geroztik euskaraz emandako lege-testu, eskuliburu eta Zientzia Juridikoen alorreko artikulu akademiko nagusiak kontsulta daitezke corpus honetan. Hainbeste eragileren lana biltzen da hemen: UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatea, Eusko Ikaskuntza, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saila, IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofiziala (IZO), Deustuko Unibertsitatea, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Foru Parlamentua, UZEI, Foru Aldundiak, eta abar. Lan horren emaitzaren erakusgarri dira, hain zuzen ere, Zuzenbide Corpusak biltzen dituen lege-testuak eta testu akademikoak.