Itzultzaileak Literaturian
2012
Maiatza
23
Laster dator Literaturia 2012 Larrabetzura. Ekainaren 3ko mahai-inguruan, itzulpena izango da hizpide, EIZIEk antolatutako ekitaldian.
Literaturiako programaren baitan izango da EIZIE Larrabetzun. Izan ere, ekainaren 3an, igandea, 10:00etatik 11:30era bitartean izango den mahai-ingurua antolatu dugu:
«Idazlearen eta irakurlearen artean, itzultzailearen itzala»
- Unai Elorriaga
- Iban Zaldua
- Iñigo Roque
- Xabier Mendiguren Elizegi
- Moderatzailea: Miren Ibarluzea (EIZIE)
Gisa honetako kontuak izango ditugu gogoetagai:
- Nola egiten dira itzulgaien/itzulpen-irakurketetarako hautuak? Zeren mende gaude?
- Berdin saltzen al dira itzulpenak eta euskaraz sortutako lanak?
- Idazle bat itzultzaile aritzeak ematen al dio onargarritasunik testuari?
- Ezberdintasunik ba al da maila estilistikoan, hizkuntzaren zuzentasunean itzulpenetan eta euskarazko jatorrizko testuetan?
- Irakurleek nola jasotzen dituzte itzulpenak?
- Hutsunerik betetzen al du itzulpenak euskal literatur sisteman? Hala bada, zein?