EIZIEren aurkezpena EHUko Letren Fakultatean
EIZIEk aurkezpen ekitaldi bat antolatu du EHUko Letren Fakultatean, bereziki Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleei elkartearen berri emateko asmoz. Noiz: Maiatzaren 16an, asteazkena, eguerdiko 13:00etan. Non: EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan.
Aurkezleek hirurak ere Itzulpengintzan lizentziatuak eta EIZIEko kideak, beren ibilbideaz jardungo dute, elkarterekiko harremana ere aipatuz.
Aurkezleak:
- Iñigo Errasti, EIZIEko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Bizkaiko Foru Aldundiko itzultzaile ogibidez, literatur itzulpenean ere ari da.
- Itziar Otegi, EIZIEko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Itzultzaile eta interprete autonomo, literatur itzulpena ere lantzen du, eta nazioarteko erakunde batentzat aritzen da.
- Teresa Pradera, EIZIEko kidea eta Itzulinguruka blogaren sortzailea. Hasi berrien ikuspegia emango digu.
Ekitaldia gaztelaniaz ere jarraitu ahal izango da, fakultateko ikasleek egingo duten interpretazio saioari esker.