EIZIEren aurkezpena EHUko Letren Fakultatean

2012 Maiatza 14
EIZIEren aurkezpena EHUko Letren Fakultatean

EIZIEk aurkezpen ekitaldi bat antolatu du EHUko Letren Fakultatean, bereziki Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleei elkartearen berri emateko asmoz. Noiz: Maiatzaren 16an, asteazkena, eguerdiko 13:00etan. Non: EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan.

Aurkezleek –hirurak ere Itzulpengintzan lizentziatuak eta EIZIEko kideak–, beren ibilbideaz jardungo dute, elkarterekiko harremana ere aipatuz.

Aurkezleak:

  • Iñigo Errasti, EIZIEko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Bizkaiko Foru Aldundiko itzultzaile ogibidez, literatur itzulpenean ere ari da.
  • Itziar Otegi, EIZIEko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Itzultzaile eta interprete autonomo, literatur itzulpena ere lantzen du, eta nazioarteko erakunde batentzat aritzen da.
  • Teresa Pradera, EIZIEko kidea eta Itzulinguruka blogaren sortzailea. Hasi berrien ikuspegia emango digu.

Ekitaldia gaztelaniaz ere jarraitu ahal izango da, fakultateko ikasleek egingo duten interpretazio saioari esker.