Sarean da Senez itzulpen-aldizkariaren 42. zenbakia

2012 Apirila 24
Sarean da Senez itzulpen-aldizkariaren 42. zenbakia

Sarean jarri du EIZIEk Senez aldizkariaren 42. zenbakia , elkarteak 2011ko udazkenean antolaturiko Idazlea Itzultzaileen Lantegian saioaren emaitza jasotzen duena.

Sei hizkuntzatan dago irakurgai HIKA konpainiak taularaturiko Aitarekin bidaian antzezlanaren libretoko lagin bat (euskaraz, polonieraz, alemanez, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez), pdf formatuan.

Laginak ez ezik, lantegiko zenbait parte-hartzaileren artikuluak ere irakur daitezke, esperientziaren erakusgarri.