Itzulinguruka, itzulpengintzaren eta interpretazioaren bloga

2012 Martxoa 22
Itzulinguruka, itzulpengintzaren eta interpretazioaren bloga

Abian da Itzulinguruka ! Ongi etorri! Itzulpengintzari eta interpretazioari buruzko bloga da Itzulinguruka, eta, izenak dioen bezalaxe, gure lanbidearekin zerikusia duten kontuen inguruan ariko dira sortzaileak gune berri honetan, gora eta behera. Askotariko informazio, gai, ikuspegi, berri, kontu eta istorioak eskainiko dizkigu blog honek, gehientsuenek itzulpenaren eta interpretazioaren inguruan, baina beste alor batzuetakoak ere ekarriko dituzte noizean behin.