elearazi itzulpen blog berria
Elearazi itzulpen blog sortu berria euskarara ekarritakoari buruz eta bereziki literatur itzulpenari buruz aritzeko sortua da, itzulpengintzari buruz hausnartzeko eta hausnarrarazteko. ...interesgarritzat ditugun testuak euskaratu eta itzulpenari buruzko hausnarketak plazaratu. Ez gatoz inoren edo ezeren ordezko. Ezta iruzkin profesionalak eta erreferentziaz jositako tesiak aurkeztera. Horretarako bada gu baino hobeki prestaturiko jende andana. Itzulpengintza diziplina artean baino ez dugu ulertzen, harremanean, horregatik komunitate anitz eta zabal horretan gure alea jarri nahi dugu, guzia idatzita omen dagoen honetan ikuspuntua eman. Apalkeriarik gabe, ordea. Bilaketak, gogoetak eta kezkak aurkeztu nahi ditugu, gureak bakarrik ez direlakoan, itzulpengintzan hasiberriak garen heinean eta horren neurrian.