"Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza" ikastaroa: izena emateko epea zabalik
Helburuak Helburuak Lehen-lehenik, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi nahi da; alegia, puntuazio txukuna erabiltzea ez dela luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik. Hori garbi dagoela, irakaskuntza formalak zoritxarrez oso alde batera utzia duen puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) dugu eginkizun zehatza. Jakina, oinarriok landuz testu egokiagoak eta irakurgarriagoak idazteko gaitzea da azken xedea. Irakaslea Juan Garzia Garmendia Noiz 2012ko martxoaren 7tik 9ra (3 saio)
Non
Donostian, Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, Amara)
Ordutegia
16:00 - 20:00
Prezioa
Bazkideak: 120 euro
Bazkide ez direnak: 180 euro
Informazio gehiago
Helburuak, edukia eta metodologia
Izena emateko epea
2012ko otsailaren 26a