Aitarekin bidaian Senez aldizkarian
HIKA konpainiaren antzerki lagin bat ekarri dugu oraingoan Senez aldizkariaren 42. zenbakira; hain zuzen ere, EIZIEk 2011ko udazkenean antolaturiko Idazlea itzultzaileen lantegian saioaren emaitza: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitarekin bidaian antzezlanaren libretotik harturiko lagin bat sei hizkuntzatan (euskaraz, polonieraz, alemanez, gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez).
Berriz ere oso aberasgarria izan den esperientziaren lekuko, Itziar Otegi mintegiaren koordinatzaileak idatzitako narrazioa ere jaso dugu aldizkarian. Arantxa Iturbek lantegian bizi izan duen esperientziaz hitz egiten du, eta Julia Marinek, berriz, antzerkiaren itzulpenaren berezitasunei buruzko artikulu bat eskaintzen du. Azkenik, lantegikideen biografia laburrak jaso dira.
Bestalde, sarean da aldizkariaren 41. zenbakia, osorik. Joan den irailean argitaratu zuen elkarteak zenbaki hori. Orain, berriz, testu egituratuan sareratu du, osorik, web orriaren Argitalpenen atalean, artikulu guztien pdf-ekin batera.
Askotarikoak dira ale honek jasotako emaitzak; Karlos del Olmo zuzendariak editorialean dioen bezala, itzulpengintza eta batez ere, euskaraz ondua osasuntsu dagoen lekuko.