Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena
2012
Urtarrila
9
EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.
Besteak beste, gai hauei heldu die Petrirenak:
- Legearen gaia aipatzean, "-en legea" ala "-i buruzko legea" (beste batzuk ere badira: -tzekoa, -tzen duena ).
- Aposizio komaduna (XX legea, halako egunetakoa, zerarena/zerari buruzkoa) edo segida lotua (Zeraren/zerari buruzko halako egunetako XX legea).
- Datan urtea aipatu ala ez.