Abian da Urrezko Biblioteka bilduma (Literatura Unibertsala)
Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak agorturik daudela eta liburu dendetan eskuraezinak direla, liburu horiek berrargitaratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin duen lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Abiatzeko, 20 izenburuko sorta hautatu zen datozen bost urteetan edo berrargitaratzeko, obra bakoitzari dagokion zuzenketa eta eguneratze lana egin ondoren. Urrezko Biblioteka izena jarri zaio liburu berrargitaratuek osatuko duten bildumari, eta Elkar argitaletxeak kaleratuko du.
Argia ikusten lehenengo bi liburuak hauek dira:
- Eugène Ionescoren Emakume abeslari burusoila, Jon Muñozek itzulia.
- Katherine Mansfielden Lorategiko festa, Anton Garitanok itzulia.
Gaur, azaroak 28, aurkeztu dituzte liburuok, Donostiako Udal Liburutegian. Bertan izan dira Jon Muñoz eta Anton Garikano itzultzaileak, Bego Muruaga Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko zuzendaria, Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko lehendakaria eta Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorea.