Aiora Jakak eta Itziar Diez de Ultzurrunek irabazi dituzte 2011ko Vitoria-Gasteiz Sariak
Haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen lanik hoberenak saritzeko sortu zituen Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak. Itzultzaile hauek dira aurtengo irabazleak: Haur literaturaren alorreko saria (9.000 euro eta diploma): Aiora Jaka andrea, Janoschen Mutter, sag, wer macht die Kinder (Esan, ama, nork egiten ditu umeak?) liburuaren itzulpenagatik. Gazte literaturaren alorreko saria (9.000 euro eta diploma): Itziar Diez de Ultzurrun andrea, Philippe Claudelen La petite fille de Monsieur Linh (Linh jaunaren biloba) liburuaren itzulpenagatik.