Xerezaderen artxiboa

2011 Iraila 12
Xerezaderen artxiboa

Badira hilabete batzuk "Xerezaderen artxiboa" izeneko audio-bloga atera zela ageriko plazara. Ana Morales, Jasone Larrinaga eta Saioa Gabikagogeaskoa itzultzaileak ditugu egitasmo horren gibelean. Nabaria da itzultzaile ditugula egitasmoaren hiru eragileak, entzungaien artean ugari bai ugari baitira itzulpenak, izan argitaratuak, izan blogerako berariaz egindakoak. Gu Jasone Larrinagarekin izan gara, eta ezin adeitsuago azaldu dizkigu egitasmoaren hipi-hapa guztiak. Hemen duzue elkarrizketa osoa. Zolitu belarriak!