Euskarazko zinpeko itzultzaileen eta interpreteen erregistroa sortu dute

2011 Ekaina 13
Euskarazko zinpeko itzultzaileen eta interpreteen erregistroa sortu dute

Joan den ekainaren 8an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko maiatzaren 24ko Agindua, Kulturako sailburuarena, euskarazko zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroa arautzen duena. Bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitatutako pertsonak inskribatuko dira erregistroan. Informazio gehiago Ikus, halaber, erabili.com gunean argitaratutako berria.