'Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa', Miren Ibarluzearen liburua
Orain pare bat astez geroztik, kalean du Miren Ibarluzea mungiar ikertzaileak bere lehen liburua, Literatur itzulpenaren kritika. Lehen pausoak: dibulgazio-kritikaren azterketa, 2009ko Aita Santi Onandia ikerketa bekaren emaitza, Zornotzako Udalaren eta Labayru ikastegiaren laguntzarekin.
Egileak berak ere eman du argitalpenaren berri Ardi txikia beti bildots izeneko bere blogean, eta, ikerketa lana dela eta, Iñigo Roque itzultzaile-zuzentzaileak elkarrizketa interesgarri bat egin dio Idazkolako takatekoak bere blogean.