"Zuzenketa lantegia": izena emateko epea zabalik
Zuzenketa lantegia antolatu du EIZIE elkarteak. Maiatzaren 5etik ekainaren 9ra bitartean izango da, Donostian, sei ostegun arratsaldetan. Irakasleak: Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar), Fernando Rey (Nafarroako Gobernua), Manu Arrasate (IZO), Irene Arrarats (Berria), Juan Garzia (ZIO bilduma), Iñigo Roque (EHU). Askotarikoak izan daitezke hartzaileak: lan nagusia edo parte bat testuak zuzentzea dutenak, inoizka horretan aritzen direnak, edo jarduera horretan interesa duen edonor. Bakoitzak bere neurriko ondorioak aterako ditu lantegitik. Informazioa eta izen ematea .