Literatur itzulpena sustatzeko ekitaldiak sarean
Literatura Unibertsala sustatzeko saioak eta Enblemak liburuaren aurkezpen-ekitaldia sarean jarri ditu EIZIEk.
Literatura Unibertsala sustatzeko ekitaldiak
2010eko azaroan eta abenduan, Literatura Unibertsala bilduma sustatzeko hainbat ekitaldi prestatu zituen EIZIEk Euskal Herriko zenbait liburutegi eta ikastetxetan:
Irakurle helduei begira, Raymond Carver-ek idatzi eta Koro Navarrok itzulitako Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburuaren inguruko saioak antolatu ziren Hernaniko, Hendaiako eta Getxoko liburutegietan. Hernanin egindako saioa bideoz grabatu eta sarean ikusgai jarri du EIZIEk: Hernaniko saioa.
Gazteengan irakurzaletasuna pizteko helburuz, berriz, zenbait ikastetxerekin batera hiru saio antolatu zituen EIZIEk Jules Renardek idatzi eta Itziar Otegik euskaratutako Axenario liburuaren inguruan: lehena Gasteizeko Koldo Mitxelena Institutuan, bigarrena Getxoko Artaza-Romo Institutuan eta hirugarrena Zarauzko Lizardi Institutuan. Gasteizko saioan grabatutako bideoa ikusgai dago sarean: Gasteizko saioa.
Enblemak liburuaren aurkezpen-ekitaldia
2010eko abenduaren 3an, Clara Janések idatzi eta Juan Mari Lekuonak euskarara itzulitako Enblemak liburua aurkeztu zen Oiartzungo Udaletxean. Ekitaldi horren kronika EIZIEren webguneko "Jarduerak" atalean ikus daiteke orain, eta parte-hartzaileek aurkezpenean esandako hitzak eta irakurritako poemak ere entzun daitezke.