Fole, Andritx eta Buzzatiren liburuen aurkezpena
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste hiru itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkar argitaletxeek. Anxel Fole - Kriseiluaren argipean - Josemari Navascués Ivo Andritx - Zubi bat Drinaren gainean - Karlos Zabala Dino Buzzati - Tartariarren basamortua - Josu Zabaleta
Noiz: 2011ko martxoaren 4an, goizeko 11:00etan.
Non: Donostiako Udal Liburutegia (Konstituzio plaza, sarrera San Jeronimo kaletik)
Bertan izango dira:
- Begoña Muruaga, Eusko Jaurlaritzaren izenean
- Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEko lehendakaria
- Josemari Navascués, Karlos Zabala eta Josu Zabaleta itzultzaileak
- Elkar eta Alberdaniako ordezkariak