EIZIEren 2010eko argitalpenak sarean

2011 Otsaila 9
EIZIEren 2010eko argitalpenak sarean

EIZIE elkarteak webgunean jarri berri ditu 2010ean kaleratu zituen hiru argitalpenak. Alde batetik, Senez aldizkariaren 39. eta 40. zenbakiak. Bestetik, "Itzultzaile Aitzindariak" bildumaren barruan, Clara Janésen Enblemak poema-liburua, Juan Mari Lekuonak euskaratua.

Sarean irakurgai daude jada EIZIEren 2010eko hiru argitalpenak:

Senez 39. Senez aldizkariaren 39. zenbakiak hemezortzi artikulu mamitsu bezain interesgarri biltzen ditu. Denak irakur daitezke orain sarean, PDF formatuan.

Senez 40. Zenbaki berezi honetan, berriz, EIZIEk 2010eko udazkenean antolaturiko Idazlea itzultzaileen lantegian saioak emandako fruituak argitaratu dira: Itxaro Bordaren zenbait poema, euskaraz ez ezik, baita frantsesez, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz ere. Denak daude irakurgai EIZIEren webgunean.

Enblemak. Clara Janés poetak espainolez idatzitako Emblemas liburuaren euskal itzulpena ere, 2010ean "Itzultzaile Aitzindariak" bildumaren barruan kaleratu genuena, sarean irakur daiteke dagoeneko. Juan Mari Lekuonak jatorrizko alean bertan eskuz idatzitako itzulpenaren faksimileaz gain, Jon eta Paulo Kortazarrek egindako transkripzioa eta sarrera ere irakur daitezke. Liburuaren aurkezpen-ekitaldia Oiartzunen egin zen, 2010eko abenduaren 3an.