Liburu elektronikoak euskaraz
Armiarma proiektuaren baitan, 248 liburu jarri ditugu sarean irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko . Euskal literaturako klasikoak eta Literatura Unibertsaletik euskarara itzulitakoak.
Hala, 248 liburu sarean, 248 e-book, irakurgailu elektronikoetara deskargatzeko. Lizardi eta Shakespeare, Etxepare eta Puxkin, Otaño eta Svevo, Kirikiño eta Flaubert. E-bookaren olatua handitzen doala, eta euskarazko tituluak eskas, Armiarma proiektuan euskarazko edukiak izatearen egokia ikusi dugu, eta halaxe prestatu ditugu 248 titulu. Gehienak, 190, euskal literaturako klasikoak: Etxepare, Lazarraga, Axular, Barrutia, Duvoisin, Otaño, Serafin Baroja, Jean Etxepare, Urruzuno, Azkue, Hiriart-Urruti, Kirikiño, Etxeita, Emeterio Arrese, Batxi, Larreko, Lizardi, Barrensoro, Orixe, Anabitarte, Lauaxeta... XVI. gizalditik hasi eta XX.eraino. Horiekin batera, ordea, literatura unibertsaletik euskara ekarritako 60 titulu ere bai. Autore klasikoak hauek ere, euskaraz irakur zitezkeenak, irakurgailu elektronikoetan orain euskaraz irakur daitezkeenak: Shakespeare, Maupassant, Schwob, Baudelaire, Forster, Poe, Swift, Sterne, Merimee, Gogol, Jan Neruda, Twain, Saki, Steinbeck, Bulgakov... Autoreak bezala, generoak ere orotarik aurki liteke: 14 poesia liburu, 56 narratibakoak, 39 antzerki-lan, 28 saiakera eta 58 erlijio alorrekoak. Webgunea eroso antolatu nahi izan dugu, liburuak klik bakarraz deskargatzeko aukera errazarekin, baina baita autoreari buruzko eta obrari buruzko Armiarmako estekarekin. Epub eta pdf formatuetan prestatu ditugu, dohainik nork bere gailura deskargatzeko moduan. 248. Oraingoz.