Artikulua 2tzuL-en: "Zenbat euroan / zenbat eurotan; 2 metrora / 2 metrotara". Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan
Urte berriarekin, artikulu berria 2tzuLen . «Zenbat euroan» ala «zenbat eurotan»?; «25 graduan» ala «25 gradutan»?; «2 metrora» ala «2 metrotara»?; «Zenbait kilometrora» ala «zenbait kilometrotara»?. Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan. Horra Alfontso Mujikak zabal jorratu duen gaia. Izan ere, «kontuan izanik Euskaltzaindiak gai horri buruzko arau orokorrik ez duela eman (arauren batean gaiaren mutur bati heldu badio ere) eta tradizio bakarra ere ez dagoela (badira bi tradizio-edo), ez da harritzekoa gaiak zalantza eragitea». Tradizioari begiratu, gaur egungo erabilerari erreparatu eta irizpide argi bat proposatu du Mujikak.