Artikulua 2tzuL-en: "Partizipioa ala aditz-izena"
2010
Abendua
15
Gaur egungo testuetan, ohikoa da nominalizazioen partez partizipioa erabiltzea zenbait testuingurutan. Adibidez, titulua lortzeko eta lanean hasteko ez ezik, titulua lortu eta lanean hasteko ere erabiltzen da. Gorabehera horri buruz idatzi du Iñigo Roquek 2tzuL blogean , oraingo eta lehenagoko zenbait idazle kontakizun batean harilkatuz, eta ondorio batzuk atera ditu. Irakurri eta gogoan hartzea komeni, edo, nola ez, irakurtzea eta gogoan hartzea.