Artikulua 2tzuL-en: "Partizipioa ala aditz-izena"

2010 Abendua 15
Artikulua 2tzuL-en: "Partizipioa ala aditz-izena"

Gaur egungo testuetan, ohikoa da nominalizazioen partez partizipioa erabiltzea zenbait testuingurutan. Adibidez, “titulua lortzeko eta lanean hasteko” ez ezik, “titulua lortu eta lanean hasteko” ere erabiltzen da. Gorabehera horri buruz idatzi du Iñigo Roquek 2tzuL blogean , oraingo eta lehenagoko zenbait idazle kontakizun batean harilkatuz, eta ondorio batzuk atera ditu. Irakurri eta gogoan hartzea komeni, edo, nola ez, irakurtzea eta gogoan hartzea.