Zinpeko itzultzaileak direla eta
Eusko Jaurlaritzak Zinpeko Itzultzaileak gaitzeko deialdia egin berri duela eta, beharrezkoa izan liteke ondo argi izatea zer esan nahi duen zinpeko itzultzaile edo interprete tituluak.
Izan ere, bere itzulpena zigilu batez zin egiten duen itzultzaileak bere erantzunkizunpean hartzen du jatorrizko testuaren eta itzulpeneko testuaren arteko baliokidetasuna; baina erantzunkizun hori ez da, nolabait esateko, linguistikoa edo "zientifikoa", legala baizik. Alegia, itzulpenak dukeen akats bategatik, bezeroak arazo legalen bat edukiko balu (kalte ekonomikoa, edo lege-ondorio penalen bat, adibidez), horren erantzunkizuna hartzen duena itzultzailea da; horrek esan nahi du, gerta litekeen erantzunkizun horri begira, zinpeko itzultzaile profesionalek aseguru bat kontratatzen dutela erantzunkizun horri aurre egiteko. Horrexegatik izaten dira garestiagoak.
Beraz, inork ez dezala pentsa halako titulu akademiko, zientifiko edo ohorezkoa denik, itzultzaileak bere gain hartzen duen erantzunkizuna ematen duen gaitze bat baizik.
Izan, beraz, kontuan.