Proust eta De Rojasen liburuen aurkezpena
![Proust eta De Rojasen liburuen aurkezpena Proust eta De Rojasen liburuen aurkezpena](https://eizie.eus/eu/albisteak/1288790038/@@images/d202ac44-f9e2-4e0f-b937-a5b8323eb363.jpeg)
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek. Fernando de Rojas - Zelestina - Jose Antonio Sarasola Marcel Proust - Denbora galduaren bila - Joxe Austin Arrieta
Noiz: 2010eko azaroaren 4an, goizeko 12:00etan.
Non: Donostiako Udal Liburutegia, Mandasko Dukea aretoan (Konstituzio plaza 1, 2. solairua)
Bertan izango dira:
- Begoña Muruaga, Eusko Jaurlaritzaren izenean
- Bakartxo Arrizabalaga, EIZIEko lehendakaria
- Jose Antonio Sarasola eta Joxe Austin Arrieta itzultzaileak
- Elkar eta Alberdaniako ordezkariak