Koldo Biguri eta Naroa Zubillaga dira 2010eko Vitoria-Gasteiz Sarien irabazleak
2010eko Vitoria-Gasteiz Sarien berri eman nahi genizuke lerro hauen bitartez. Aurreko urtean haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzea dute helburu Gasteizko Udalak eman ohi dituen sari horiek, jakingo duzunez; horrenbestez, 2009an argitaratutako itzulpenak aintzat hartu dira oraingo honetan.
Sariak emateko eratutako epaimahaiak honako hauek jo ditu irabazletzat: haur literaturaren sailean (9.000 euro eta diploma), Koldo Biguri Otxoa de Eribe itzultzailea, Nostrasagusen eskuizkribu misteriotsua itzulpenagatik Geronimo Stiltonen Il misterioso manoscritto di Nostratopus obra da testu horren jatorrizkoa, eta gazte literaturaren sailean (9.000 euro eta diploma), Naroa Zubillaga Gómez itzultzailea, Tinta-bihotz itzulpenagatik Cornelia Funkeren Tintenherz obra da testu horren jatorrizkoa.
Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 3an izango da, Euskararen Egunarekin, Gasteizko udaletxean, 13:00etan.