Itzultzailearen eguna 2010 - "Literatura Unibertsalak, 20 urte"
Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren inguruko mahai ingurua antolatu du EIZIEk, 2010eko irailaren 30ean Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Gotzon Egia EIZIEkidea gidari dela, hiru lagun gonbidatu ditugu gaia aztertzera: Iratxe Retolaza literatur kritikaria, Xabier Olarra itzultzaile eta editorea, eta Lurdes Otaegi unibertsitateko irakaslea.
Itzulpena, hizkuntza edota literatura gogoko duzuen guztiok gonbidatu nahi zaituztegu ekitaldian parte hartzera irailaren 30ean, arratseko 19:30ean, Donostiako liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan.