Nafarroan abian den oposizioa: lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua.

2010 Apirila 26
Nafarroan abian den oposizioa: lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua.

Gaur argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz eta non izango den euskarazko itzultzaile-interprete izateko oposizioko lehenengo ariketa.

Ariketa hori, hain zuzen ere, maiatzaren 5ean izango da, asteazkenarekin, Uharteko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (Zubiarte kalea, 13), eta hiru probetarako deia ordu hauetan eginen da: lehen proba, 08:30ean; hirugarren proba, 12:45ean; eta bigarrena, azkenik, 16:30ean.

Zorte on guztioi.