"Bat" eta "-a" 2tzulen
"Salba dezagun bat" izeneko artikulua idatzi du Juan Garzia Garmendiak 2tzul blogean . "Bat eta -a determinatzaileen arteko lehian, baten aurkako gehiegikeria nagusitzen ari da, hizkera batzuena baino ez den joera euskararen lege zorrotza balitz bezala aurkezturik", dio Garziak, eta baterako eta besterako "testuinguruak zehaztu edo behinik behin mugatzea" hartu du helburutzat.
"Ia hizkera guztietakoak diren -a kasuak alde batera utzita, ez baitaude batekin lehian (erreferente zehaztua, interpretazio generikoa barne; sailkatze hutsezko atributuak ), ikusiko dugu nolakotasun nabarmendua dela gako nagusia auzian".