Euskal Liburuaren Gaua 2009
Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren bigarren edizioa izango dugu gaur, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan, 20:00etatik aurrera.
Aurreko astelehenean egin zen ekitaldiaren aurkezpena Donostian eta ertan izan ziren ekimenaren antolatzaileak: Bakartxo Arrizabalaga (EIZIE), Asun Agiriano (Galtzagorri), Jorge Gimenez (EEE) eta Fito Rodriguez (EIE).
Ekimen honen xedea euskarazko liburuaren —beraz, euskaraz sortu, ekoiztu eta irakurtzearen— aldeko ekimen bat gauzatzea izan da.
Bestalde, dabilen elea saria emango da, euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa. Aurtengoan, Joan Mari Torrealdaik jasoko du saria, Antton Olariaga iazko saridunaren eskutik