Vitoria-Gasteiz Sariak - 2009
2008. urtean haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarien irabazleak jakitera eman dira.
Sariak emateko eratutako epaimahaiak honako hauek jo ditu irabazletzat: haur literaturaren sailean (9.000 euro eta diploma), Juan Kruz Igerabide jauna, Kafka eta panpina bidaiaria itzulpenagatik Jordi Sierra i Fabra idazlearen Kafka y la muñeca viajera obra da testu horren jatorrizkoa, eta gazte literaturaren sailean (9.000 euro eta diploma), Sergio Ibarrola eta Xabier Olarra jaunak, Hobbita itzulpenagatik J.R.R. Tolkien idazlearen The Hobbit obra da testu horren jatorrizkoa.
Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 3an izango da, Euskararen Egunarekin, Gasteizko udaletxean, 13:00etan.