Literatur Itzulpenen Katalogoa, sarean
1976-2008 bitartean euskarara itzulitako literatur obren katalogoa, Literatur Itzulpenen Katalogoa , sareratu du EIZIEk, euskal itzulpenen katalalogazioan dauden hutsuneak betetze aldera beste urrats bat egin nahian.
Izan ere, kosta egiten da, gaur egun, argitaraturiko itzulpenen gaineko datu global eta fidagarriak erraz lortzea (egilea, itzultzailea, jatorrizko titulua, generoa ): katalogo batzuetan, datuok ez daude sistematikoki bildurik; edo eremu jakin batzuk kanpo utzi dira; edo hizkuntz bikoteetara mugatzen dira Katalogoak Manu Lopez Gaseniren 2008ko Euskal itzulpenen inbentarioa eta azterketa txosteneko datu-basea du oinarri, eta Armiarmarekin lankidetzan garatu da. Oraingoz, haur eta gazte literatura eta alderantzizko itzulpengintza kanpo utzi dira datu-basean, baina beste arlo batzuetako zenbait obra aintzat hartu dira (Filosofia, Ekonomia, Matematika, Medikuntza ).