Literatur Itzulpenaren inguruko XVII. Jardunaldiak. Tarazona

2009 Uztaila 9
Literatur Itzulpenaren inguruko XVII. Jardunaldiak. Tarazona

Tarazonako Itzultzailearen Etxeak antolaturik, Literatur Itzulpenaren inguruko XVII. Jardunaldiak ospatuko dira Tarazonan, 2009ko irailaren 25, 26 eta 27an.

Aurten, "Escenarios de la traducción: teatro, cine y otros medios audiovisuales" gaia izango dute ardatz jardunaldiek. Ohikoa den bezala, hitzaldi eta mahai-inguruez gain, tailerrak eta "Itzultzailearen arbela" atala ere atondu dituzte antolatzaileek.