Literatura Unibertsala bildumako bi ale aurkeztuko dira
EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz kudeatzen duen Literatura Unibertsala bilduman beste bi itzulpen argitaratu dituzte bigarren aldi honetako lanak kaleratzeko ardura duten Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek. Arthur Schnitzler - Hildakoek ez dute hitz egiten - Ainhoa Irazustabarrena Barriola Thomas Bernhard - Alferrikaldua - Ibon Uribarri
Noiz: 2009ko uztailaren 7an, goizeko 11:00etan.
Non: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (sarrera San Jeronimo kaletik).
Bertan izango dira:
- Ramon Etxezarreta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Eusko Jaurlaritzatik
- Karlos del Olmo, EIZIEren izenean
- Ainhoa Irazustabarrena eta Ibon Uribarri, itzultzaileak
- Inazio Mujika (Alberdania eta Elkar argitaletxeen izenean).