Brecht-en itzulpenaz Euskalema mintegian
Euskalema elkarteak Brecht-en antzerki lan baten itzulpenaz jardungo du Itxaro Bordarekin batera, 2009ko maiatzaren 29an.
Baionako AEKren egoitzan izango da mintegia, arratsaldeko 18:00etan.
Bertolt Brecht-en Der kaukasische Kreidekreis - Kaukasiar kreazko borobila antzerki lana izango dute mintzagai, Itxaro Bordak itzuli eta 2005ean Theâtre des Chimères konpainiak antzeztu zuena.
Itxaro Borda bera ere izango da bileran, eta berarekin hitz egiteko aukera izango dugu, bai Brecht-i bai antzerkia itzultzeko erronkei eta plazerrei buruz.